Anikote Leitza S.L. Leitzako kiroldegia, pilotalekua eta igerilekua kudeatzeaz arduratzen den enpresa publikoa da.

Anikoteren helburu nagusia Leitzako biztanleei ahalik eta kirol zerbitzurik onena eskaintzea da batetik, eta bestetik, herritarrek jarduera fisikoa burutu ahal izan dezaten material eta leku egokiak eskaintzea.

Bestetik, Nafarroako uztailaren 5eko 15/2001 kirolaren legeak dioen bezala, kirola herritar guztien eskubide bat da, bazterketarik gabe eskaini behar dena. Ondorioz, BERDINTASUNA bultzatzen duen kirol proiektu baten alde egingo da apustu, non ezinduak, atzerritarrak, adin tarte guztietako jendea eta ezaugarri oro kontuan hartzeko saiakera eginen den.

Baina helburu guztiak helburu bakar batean labur genitzake: sedentarismoaren arazoa alde batera utziz, Leitza herri aktibo bilakatzea; eta hori izango da Anikote Leitza S.L.-ren erronkarik handiena.

Hemen azpian topatuko duzue instalazio bakoitzari dagokion informazio guztia. Ordutegiak, prezioak eta bestelako informazioa ere bertan dago ikusgai.

Kirol zerbitzuaren informaziorik berriena sare sozialetan ere  jarrai dezakezu!

Instagram

Kiroldegia

Amazabal Pilotalekua

Igerileku irekia

Arkiskil Futbol Zelaia

Menua